XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan, urrutitik zetorren ahots atsegin batek zera esan zuen:

- Etiketa bat eraman beharko luke esanez Kontuz, oso Haurkorra...3. Hemen dator beste hitz joku bat: "Glass, with care" esan beharrean, "Lass (neska), with care" idazten du. Hortik gure itzulpena: Oso haurkorra, kontuz.

Eta horren ondoren, beste ahots batzuek (Zenbat jende dagoen bagoian!, pentsatu zuen Alicek) segitu zioten zera esanez:

- Posta bidez joan beharko luke, azal zuri baten barruan dago eta...

- Telegrafozko mezu bezala bidalia izan beharko luke...

- Trenetik tira egin dezala gainontzeko bide guztian... eta horrelakoak.

Baina paper zuriz jantzitako gizona aurrerantz makurtu zen eta zera xuxurlatu zion belarrira:

- Ez egin kasorik esaten dizutenari, maitea, eta hartu joan-etorri txartel bat trena gelditzen den bakoitzean.

- Horixe ezetz! esan zuen Alicek aski inpazientziaz.

Azken finean ni ez naiz tren-bidaia honetakoa... oraintxe bertan basoan nengoen... eta hara itzuli nahiko nuke berriro!

- Hitz joku bat egin zenezake horrekin esan zion belarrira ahots txikiak: itzuli berriro baina itzuli astiro, edo horrelako zerbait.

- Ez nazazu nekatu esan zuen Alicek, ahotsa nondik zetorren alferrik begiratu nahiean; hitz jokuak egin ditzadan hain antsiatsu bazaude, zergatik ez duzu egiten bat zuk zeuk?

Ahots txikiak sakonki suspiriatu zuen: oso zoritxarrekoa zela nabaria zen, eta Alicek zerbait atsegina esango ziokeen kontsolatzeko, gainontzeko jendeak bezala suspiriatuko balu soilik!, pentsatu zuen.

Baina hain hasperen ikaragarri txikia zen, ez bait zukeen batere entzungo belarritik hain hurbildik etorri ez balitzaio.

Horren ondorioa izan zen kili-kili handia sorterazi ziola belarrian, zomorro gaixoaren zorigabeaz erabat ahaztu zelarik.

- Badakit laguna zarela segitu zuen ahots txikiak; (...).